• ALBISTEAK

    ALBISTEAK

    dss_weekinn_

expo1 contenidoHilaren 22tik, larunbata, 27ra, osteguna, “Donostia zientifikoa eta berritzailea: atzera begirakoa eta etorkizuna” erakusketa izango dugu ikusgai Alderdi Ederren. Erakusketa Donostiako azken 25 urteetako zientziaren bilakaerari buruzkoa izango da, eta lau gai nagusi jorratuko ditu: pertsonak, azpiegiturak, mugarriak eta pertsona garrantzitsuak.

Erakusketa honek Donostiak zientziaren eta berrikuntzaren arloan dituen erronkak ulertzeko balioko du, baita gure hiriaren etorkizuna zientziaren mugetatik nolakoa izango den ikusteko ere. Erakusketa atzera begirakoa izango bada ere, hiriaren erronka berriei ere lotuta egongo da, etorkizunerako proiekzio puntu bihurtuz.

Larunbatean, hilak 22, bisita gidatuak antolatuko dira Elhuyarrek enkargatutako erakusketa honetara.