• ALBISTEAK

    ALBISTEAK

    dss_weekinn_

Berrikuntza ukitzea. Proposamen horrekin aurkituko dira gaur goizean Donostiako Kursaalera hurbilduko diren 400 ikasle baino gehiago. Izan ere, bertan, showroom teknologiko berri batean, Donostiako ekosistema berritzaileko hamabost bat erakundek gaur egun lantzen ari diren proiektuak erakutsiko bait dituzte.

Goizean zehar, nanoGUNE, biomaGUNE, DIPC edo CFM bezalako zentro teknologikoetako ordezkariak ikastetxeak bisitatuko dituzte, zientzia eta ikerketako azken joerak erakusteko inspirazio hitzaldien bitartez. Gainera, Polymatek ateak irekiko ditu herritarrek ikerketa zentro honetan zertan lan egiten duten jakin dezaten.

Goiza EDUTEK tailer teknologikoekin osatuko da. Tailer horiek teknologia disruptiboek duten potentziala izango dute ardatz, ikasleei hazten ari den errealitate areagotua tekonologia disruptiboa hurbiltzeko, erabiltzeko eta esperimentatzen hasteko.

Arratsaldean, estatuko eta nazioarteko ikertzaile eta ekintzaileek “Atzerriko Begiradak” dinamikan parte hartuko dute, Donostiako zientzia eta berrikuntza ekosistemari buruz duten ikuspegia ezagutzeko.

Jardunaldiari amaiera emateko, Vicomtech-ek (Adimen Artifiziala eta Deep Fake) eta Tecnaliak (Ingurumenaren kudeaketaren etorkizuna) dibulgazio-saioak egingo dituzte Alderdi Ederreko karpan. Egun osoan zehar, eta karpa berean, “Donostia zientifikoa eta berritzailea: atzera begirakoa eta etorkizuna” erakusketaz gozatu ahal izango dugu.