• ALBISTEAK

    ALBISTEAK

    dss_weekinn_

Forotech eta Tabakalerarekin lankidetzan, ostegunean, hilak 27, 10: 30ean, “Figuras Ocultas” filmaz gozatuko dugu Tabakaleran. Filmarekin, 60ko hamarkadaren hasieran NASAn lan egin zuten hiru emakume zientzialari afroamerikar bikainen istorioa ezagutuko dugu.

Filmaren ondoren, solasaldi txiki bat egingo da, eta, bertan, filma komentatzeaz gain, ikusgarritasuna emango zaio gizadiaren aurrerapen zientifiko handietan sarritan ezkutuan dagoen emakumearen rolari.

Hurrengo estekan, doan izango den jarduera honetan izena emateko aukera dago.