--------------  Utopia existitzen da -------------- 

Osteguna, urriak 27 09:00

NORENTZAT
Herritarei zuzendua
HELBIDEA
San Telmo Museoa
IZENA EMAN

Euskarabilduaren eskutik teknologiaz, datuez eta digitalizazioaz hitz egingo dugu utopia izenburupean.

Globalizazio basatiak agerian utzi du gure bizimoduak inguruneak ematen dizkigun baliabideak gainditzen dituela.

Desazelerazioaz, deszentralizazioaz, subiranotasunaz eta hainbat eremutako kontrol autonomoaz hitz egiten da, eta esparru teknologikoa, jakina, ez dago horretatik kanpo.

Garrantzitsua da gizarteak egoera eta arazoa ulertzea, herritarrek, ezagutzatik abiatuta, teknologiari buruzko erabaki aktiboak har ditzaten.

Laguntzailea: Euskarabildua

  •