Hackaton gazteekin: “ Ekintzailetzaren erronkak”

Eguna, azaroak 29 | 09:00etatik 12:00etara

NORENTZAT
Donostia Innovation Challenge 2023ko parte-hartzaileak
HELBIDEA
Kursaal
IZEN EMATEA
Irekita

Jardunaldi honen helburua, batetik, Escape jolas dinamikak erabiliz eta bestetik hitzaldi ezberdinen bidez, gazteen artean kultura ekintzailea sustatzea da. Parte-hartzaileak taldetan banatuko dira, eta, erronken bidez, enpresa-proiektu berritzaile bati ekiteko gaitasunak lortzeko funtsezkoak diren gaiak landuko dituzte.

Bestalde, ekintzailetzarako behar diren gaitasun eta konpetentzien inguruko 20 minutuko hitzaldiak eta ekintzaile baten testigantza ere izango ditugu.

Landuko diren gaiak, besteak beste: negozioen garapena, gaitasun pertsonalak, arrakasta eta porroteko istorioak, etab. ).