Edizio honetako programazioan parte hartzen duten Donostiako ekosistema berritzaileko eragileen errekorra dela eta, Alderdi Ederreko karpan adin guztientzako dibulgazio-saioen ziklo erakargarri batez gozatzeko aukera izango da larunbatean, hilak 22, hasi eta hilaren 27ra arte. Karpa horretan “Donostia zientifikoa eta berritzailea: atzera begirakoa eta etorkizuna” erakusketa ere egongo da, eta herritarrei irekitako gune bihurtuko da.
Polymat, Biomagune, Ore Sports, Vicomtech, Tecnalia, Tecnun, Euskalhach, Biodonostia edo CFM bezalako erakundeek zientziarekin eta berrikuntzarekin lotutako gaiak partekatuko dituzte donostiarrekin eta bisitariekin, baina hizkuntza laua, erraza eta zuzena erabiliz.
Herritar guztiei zuzendutako ekintza hau doan eta euskeraz eta erderaz egingo da, eta aurrez izena eman behar da Dibulgazio solasaldiak