• ALBISTEAK

    ALBISTEAK

    dss_weekinn_

Herritarrek joan den larunbatetik Alderdi Ederren kokatutako atzera begirako erakusketaz edo Tabakaleraren errealitate birtualean murgildutako esperientziaz goza badezakete ere, gaur goizean hasiko ditu ofizialki WeekInnek herritarrentzako antolaturiko jarduera guztiak.

Eta goi mailako ekitaldi batekin hasiko da Gainera: “Zientzia eta berrikuntza: biharko hirirantz” kongresuak nazioarteko ikertzaileak bilduko ditu gaur goizean Donostiako Kursaalean. Bertaratzen diren pertsonek Donostiaren azken urteetako bilakaera zientifikoa errepasatu ahal izango dute Oihana Otaegui (Vicomtech), Felix Casanova (CIC nanoGUNE), Aitziber L. Cortajarena (CIC biomaGUNE) edo Juan José Cadenas (DIPC) ikertzaileen eskutik.

Gainera, hiriaren etorkizunari begiratzeko aukera izango dute Viralgeneko CEOa den Javier García Cogorro, Cristina Garmendia, COTECeko presidenteak eta Jaime García Cantero Retinako zuzendariaren laguntzarekin.

Kongresu erakargarri honekin batera, programak zentro teknologikoen inspirazio-hitzaldiak eskeintzen ditu, hala nola Tecnaliak St. Patrick 's school-en egingo duena, edo zentro teknologikoetako ate irekien ihardunaldiak. Gaur, CIC biomaGUNE eta Vicomtech-ek bere ateak irekiko dituzte.

Eta, egunero bezala, jardunaldia adin guztientzako zuzendutako dibulgazio-saio interesgarriekin osatuko da Alderdi Ederreko karpan. Gaur arratsaldean, 18: 30ean, CIC biomaGUNE saioa hasiko da eta 19: 00etan ORE Sports-en txanda izango da.

Parte hartu Donostiako Berrikuntzaren Astean!