• ALBISTEAK

    ALBISTEAK

    dss_weekinn_

CAF Power & Automation enpresa finkatuaren kategorian saritua izan da, eta Biotech Foods, berriz, enpresa gaztearen kategorian.

Aurten Emakumeak Zientzian elkarteari aitortza egingo zaio, bokazio zientifiko-teknologikoak bultzatzeagatik eta nesken eta nerabeen artean karrera zientifikoen aukeraketa bultzatzeagatik.

Donostiako Sustapenak antolatzen duen Berrikuntzaren Astearen IX. edizioari amaiera emateko, gaur DSS INN sariak banatu dira Donostiako Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan.

Enpresa Berritzailearen sari hauek duela zazpi urte sortu ziren, negozio berritzaileak garatzeko apustu garbia egin, jarduera sendo eta erreferente bihurtu diren enpresak aitortzeko, ez bakarrik beren sektorean, baizik eta hiriarentzat ere.

Halaber, goraka ari diren sektoreetan, talentua, oinarri teknologikoa, gure hiritik beren jarduera arrakastaz garatzen ari diren eta etorkizuneko enpresa-eredua ordezkatzen duten startupak ere saritzen dira.

Sarien banaketan, Donostiako alkateak, Eneko Goiak, azpimarratu du hiriak "zalantzarik gabeko konpromisoa duela" berrikuntza eta ikerketarekin, "aitzindaritza eta ezagutzan lan egiten duten enpresek giro egokia aurki dezaten euren euren jarduera gure hirian garatzeko".

"Donostian zientzia, ikerkuntza, ezagutza eta punta-puntako aktibitateen alde dago haizea. WeekInn astea beste kate-begi bat da bide horretan, azken finean, enpresa, teknologia- zentru, ikertzaile eta gure hirian lan egiten duten profesionalek eremu egoki bat aurkitzen dutelako euren ibilbidea Donostian egiteko", adierazi du alkateak.

Marisol Garmendia Sustapen Ekonomiko eta Enplegu zinegotziak adierazi duenez, “Donostiaren lehiakortasunaren abantailetako bat bere ekosistema berritzailea da. Horregatik, bidezkoa da bere lanarekin, erreferentzia bihurtzeaz gain, talentua erakartzea eta atxikitzea ahalbidetzen duten erakundeak goraipatzea. Bestalde, ezinbestekoa da Emakumeak Zientzian bezalako erakundeak aintzat hartzea, emakumeak Donostiako zientziaren ekosisteman duen paper garrantzitsua ikusarazten bai dute”.

Sari banaketan, David Barroso, 2017an enpresa gazte berritzailearen saria irabazi zuen Countercraft enpresaren CEO-a izan da, talentu gaztearen, ekintzailetzaren eta berrikuntza teknologikoaren arteko loturaren adibide.

Hauek izan dira VII. edizio honetan saritutako enpresak:

CAF POWER & AUTOMOTION – Finkatutako enpresa berritzailea.

Eneko Goiak, Donostiako alkateak emandako sari hau du 2007an sortutako enpresa donostiarrarentzat izan da. Egun, 300 pertsona ditu plantillan, Donostia, Irura eta Madrilgo egoitzetan, Indian eta Estatu Batuetako egoitzekin batera. Enpresak trenbide-sistemak birgaitzen, modernizatzen eta mantentzen ditu.

Etorkizuneko konponbideak diseinatzeko duen bokazioa, enpresa, unibertsitate eta zentro teknologikoekin duen etengabeko lankidetza eta bere izaera berritzailea direla eta, nazioartean erreferente bihurtu da bezeroen beharretara egokitutako energia-potentziako, - kontroleko eta -metaketako soluzioetan.

BIOTECH FOODS – Enpresa gazte berritzailea.

Iñigo Olaizolak, Donostiako Sustapeneko zuzendariak 2017ko otsailean sortutako Donostiako Start up honi eman dio saria. Industria instalazioetako ehunen ingeniaritzan oinarritutako eta animalietatik zuzenean lortu gabeko haragi landua fabrikatzen duen Start up-a. Sektore berritzaile eta disruptibo baten aldeko apustua egitearen adibide garbia.

Hasieratik, talde eta inbertitzaile ugariren interesa pizten hasi zen, eta urtebetean, bazuten bere marka komertziala, Ethicameat, 2021aren amaieratik merkaturatzen ari bait ziren beren produktuak. Gaur egun 30 langileko plantilla baldin badute ere, JBS haragi-enpresa erraldoiarekin egindako akordioari esker, ekoizpen planta berrian 150 langilera iristea aurreikusten du.

AITORPEN BEREZIA

Bosgarren urtez ere aitorpen berezia egin zaio gure hirian ikerketa eta berrikuntza arloan lan handia egin eta haren jarduerak Donostiako ekonomian eragina izan duen pertsona edo erakundeari.

Sustapen Ekonomikoko zinegotzia den Marisol Garmendiak eman dio aurtengo saria “Emakumeak Zientzian” elkarteari, Donostiako Sustapenaren ohiko laguntzaileei, emakumeek zientzian egiten duten jarduera ikusarazteagatik, jarduera zientifiko-teknikoekin lotutako rolak, tradizioz genero maskulinoari egotzitakoak, hautsiz eta nesken eta nerabeen artean karrera zientifikoen aukeraketa sustatuz. 2021ean lehen STEAM Euskadi saria jaso duen erakundea.

Emakumeak zientzian duen ikusgarritasunean erreferentziazko erakundea da, inplikatua eta genero-berdintasunarekin konprometitua, hiriaren erronkei aurre egiteko, berdintasunezko gizartea sortzeko palanka gisa.



BERRIKUNTZAREN ASTEA, ZENBAKITAN

  • Alderdi Eder erakusketa. 2.500 pertsona inguru joan dira karpara; larunbata izan da jende gehien bildu duen eguna, 720 pertsonarekin, eta igandea, 527rekin.
  • Dibulgazio-hitzaldiak karpan: 350 pertsona baino gehiago.
  • Tabakalerako erakusketan 200 bisita baino gehiago izan dira.
  • Ia 1.100 ikaslek parte hartu dute Jarduera desberdinetan (showroom teknologikoa, ikastetxeetako saioak, bisitak zentro teknologikoetara, tailer teknologikoak...).
  • Emakume zientzialariak: ia 100 pertsonak parte hartu dute.
  • Zinema eta teknologia: 150 ikasle baino gehiago bertaratu ziren
    Tabakaleran egindako saiora.
  • I+G ehunerako jarduerak: 200 pertsona baino gehiago inplikatuta.

Guztira, 4.500 lagun inguru mobilizatu dira.