Berrikuntzaren Astearen azken-aurreko jardunaldiak adin guztientzako jarduera interesgarriak eskaintzen jarraitzen du! Aurten ere, WeekInn-ek Euskarabilduarekin kolaboratzen du eta oraingo honetan, goizeko 9etatik aurrera eta San Telmon, “Utopia existitzen da” ihardunaldian, teknologiaz, datuez eta digitalizazioaz hitz egingo da.
Forotech eta Tabakalerarekin elkarlanean, 10.30etatik aurrera “Figuras Ocultas” filma proiektatuko da Tabakaleran, hirurogeiko hamarkadaren hasieran NASAn lan egin zuten hiru emakume zientzialari afroamerikarren istorioa hurbiltzeko. María Pilar Rodriguezen eskutik, filmaren ondoren gizadiaren aurrerapen zientifiko handietan emakumeak egindako papera azalduko da solasaldi batean.
Goiza osatzeko, CIC nanoGUNEra bisita egingo da, hainbat ikastetxetan ematen ari diren azken EDUTEK tailer teknologikoekin batera. Urtero bezala.
Gaur ere azken dibulgazio-saioak biziko ditugu Alderdi Ederreko karpan. 18: 30ean, BIODONOSTIAren eskutik, entzimek gure eguneroko bidean zuzenean nola parte hartzen duten azalduko da. 19: 00etan, berriz, CFMk tunel efektuko mikroskopioa 1981ean asmatu zen Suitzatik gaur eguneko Donostiaraino bidaiatzea gonbidatzen gaitu. Nanoeskalaren munduan ahalbidetzen diguten tekniketan murgilduko gara.
Azkenik, aprobetxatu dezagun Alderdi Ederren atzera begirako erakusketa bisitatzeko, gaur bait da bere azken eguna.