- FOMOINN jaialdia azaroaren 14tik 15ra bitartean ospatuko da Kursaalen, hiriko gazteen artean berrikuntzaren erreferentzia gune bihurtzeko helburuarekin.
- Berrikuntzaren Asteak, berriro ere, herritarrekiko konexio guneak sortu nahi ditu, berrikuntza eta ekintzailetza modu erakargarrian hurbiltzeko eta, gainera, bere ekosistema agerian jartzeko, agenteekiko elkarrekintza sustatuz.
Donostia Sustapenak FOMOINNen lehenengo edizioa aurkeztu du; gazteek gazteentzat diseinatu duten jaialdia WeekINN Berrikuntzaren Astearen hamabigarren edizioaren zati izango da. FOMOINN Kursaalen, azaroaren 14tik 15ra, ostiralara eta larunbata, bitartean ospatuko da, hiriko hainbat tokitan antolatuko den WeekINNen (azaroak 14-21) programazio orokorraren baitan, eta Donostiako talentu gaztea agerian jartzeko, konektatzeko eta bultzatzeko topagune gisa definitu da.
WeekINN, urteroko hitzordua berrikuntzarekin
2013an lehen aldiz ospatu zenetik, WeekINNen helburuak dira zientzia eta berrikuntza herritarrengana hurbiltzea, tokiko ekosistema agerian jartzea eta agente, sektore eta gizataldeak elkartzeko eta hausnarketa egiteko guneak sortzea. Aurreko 11 edizioetan, Asteak 380 jardueratik gora izan ditu, eta hiriaren marka indartzen duen eta Donostia berrikuntza gune erakusten duen hitzordu finkatu bihurtu da. Donostiako Sustapenak ezagutza gizartekotzearen alde egiten duen apustu horren garrantzia datuek berresten dute: zientzia eta berrikuntza enpleguaren % 35,3ri eta BPGd-aren % 49ri lotuta daude hirian.
FOMOINN: talentu gazteentzako tokia
FOMOINN jaialdi irekia eta diziplina anitzekoa da, talentu gaztea agerian eta harremanetan jartzeko pentsatua. Gazteek gazteentzat diseinatu duten programak berrikuntza, sorkuntza, teknologia eta aisialdia nahasten ditu, aukerak sortzeko, sareak eraikitzeko eta bai askotariko diziplinak, bai gazteak ikusgai bihurtzeko.
Jaialdiaren izenari dagokionez, FOMO ingelesez fear of missing out, hau da, 'kanpoan geratzeko beldurra' esan nahi duen sigla da eta INN 'berrikuntza' hitzetik dator. Kezka horri antzaldatuz, FOMOINN bultzada bihurtu da: parte hartzera, sortzea eta konektatzera gonbidatzen du.
Ekonomia eta Tokiko Enplegurako zinegotzia den Ane Oyarbideren iritziz, “WeekInn urtez urte indar handiagoa hartzen duen eta publiko guztietara hurbiltzea ahalbidetzen digun hitzordua da. Aurtengo berrikuntzetako bat FOMOINN izango da. Gure helburua txikienekin konektatzea da, bokazio berriak pizten lagunduz eta ondo pasaraziz, Donostia beren talentua gara dezaketen hiria dela egiazta dezaketen gazteengandik pasatuz, eta beren jakintza-jakin-mina ase eta prestatutako jarduerekin goza dezaketen helduekin amaituz, hori guztia hiriaren berrikuntzaren aldeko apustua indartuz”.
FOMOINNen programazio nabarmengarria
Banden lehiaketa
Tokiko musika banda berriei zuzendutako deialdia. Aurrez aurretiko entzunaldiak online plataforman; bozketak epaimahai profesional baten eta herri epaimahai baten ardurapean. Abestiak webgunera igoko dira eta finala zuzenean ospatuko da jaialdian; kategoria bietan irabaziko duten bandek sariak jasoko dituzte.
Bideoklipen lehiaketa
Tokiko bideo sortzaileei zuzendutako deialdia. Epaimahai profesionala eta herri epaimahaia. Parte hartzen duten bideoklipak jaialdiko pantailetan proiektatuko dira; finalistak sariak banatzeko galan erakutsiko dira.
Oilar borroka
Rap inprobisatuaren lehiaketa, non ahozko sormenak eta asmamenak finkatuko baitute aldea. Edonork har dezake parte, baina ikusle gisa parte hartzeko aukera ere badago.
* Lehiaketen oinarriak irailaren 15etik aurrera egongo dira zabalik
Familia osoarentzako jarduerak
Teknologia saioak, bideojokoak, Minecraft, droneen hegaldiak eta esperientzia interaktiboak, neska- mutilak eta familiak berrikuntzara eta teknologiara hurbiltzeko.
Hitzaldiak eta elkarrizketak talentua duten gazteekin
Bertako gazteek ekintzailetzan eta sorkuntza proiektuetan izan duten esperientziaz hitz egingo dute hitzaldi entretenigarrietan.
FOMOINN Donostia Sustapenaren estrategian integratzen da, talentu gaztea erakarri eta fidelizatuko duen ekosistema inklusiboa eta dinamikoa finkatzeko, gazte horien lanbide garapena bultzatzea helburu duen marko estrategiko zabalago batean.
Jaialdiak hiriko laborategiaren zeregina betetzen du; izan ere, formatuak probatzeko, agenteekin elkarlanean aritzeko eta Donostia berrikuntza hiri gisa posizionatzen laguntzen duen talentu gaztea konektatu eta agerian jartzeko gunea da.
FOMOINN WeekINN edo Donostiako Berrikuntzaren Astearen baitan antolatzen du Donostia Sustapenak, berrikuntzako eta garapen ekonomikoko agentziak.
Informazio gehiago, deialdien oinarriak eta programazio osoa: https://www.fomentosansebastian.eus/eu/ eta https://weekinn.fomentosansebastian.eus/eu/