“Donostia zientifikoa eta berritzailea: atzera begirakoa eta etorkizuna” erakusketaren irekierarekin, abian da gaur goizetik aurrera Donostiako Berrikuntzaren IX. Astea. Dozenaka pertsona bisitatu ahal izan dute hiriaren azken mende laurdeneko garapen zientifikoa errepasatzen duen eta Alderdi Ederren kokatua dagoen erakusketa hau.
Erakusketa dagoen karpan dibulgazio-hitzaldi zientifikoak ere izango dira, besteak beste, 19:00etan Polymatek superbakterioei nanoteknologiarekin aurre egiteko moduaz hitz egiteko eskainiko duena.
Atzera begirako erakusketa honek ere igandean irekiko ditu ateak. Egun berean, eta Berrikuntzaren Astearen programaren barruan, Tabakaleran bigarren erakusketa bat ere inauguratuko da: “Artea errealitate birtualean murgiltzen esperientzia”.