Hamargarren edizioari hasiera emateko, 11 eta 13 urte bitarteko ikasleentzako kaleko Escape Room saioak antolatu ditugu, ekintzailetzarekin lotutako gaitasunak eta trebetasunak sustatzeko eta indartzeko. Gure Xpedizioak aurrera egingo dute frogak gainditu ahala, ibilbidearen amaieran pertsona ekintzailea ezagutu arte, benetazkoa eta gure enpresa-ekosistemaren parte dena.
Xpedizioan Donostiako hainbat ikastetxetara ere joango gara, ikasleek Errealitate Areagotura lehen aldiz hurbil daitezen. Agertoki birtual batean sartuko gara, eta errealitate areagotuko Xpedizio baten hainbat erronka planteatuko dizkigute bertan.
Eta amaitzeko, adin guztietarako zientzia eta berrikuntza “barra libre” batekin amaituko dugu, hiriko hainbat tabernetan, gure enpresen, pertsona ekintzaileen eta tokiko zentro teknologikoen eskutik dibulgazio-hitzaldiak eginez.