Azken 25 urteetan Donostian zientziak izan duen bilakaerari buruzko erakusketa bat jarriko da Alderdi Ederren
Urriaren 22tik 28ra bitartean ospatuko den WeekINNaren edizio honetan, parte hartzen duten Donostiako ekosistema berritzaileko eragile inplikatuen errekorra egongo da.
Donostiako IX Berrikuntzaren Astea, Ekonomia Bultzatzeko zinegotzigoak antolatuta, Donostia Sustapenaren bitartez, Urriaren 22tik 28ra bitartean egingo da, Donostiak azken urteotan zientziaren garapenaren alde egin duen apustua ardatz hartuta, Donostia zientziaren eta berrikuntzaren hiri gisa sendotzeko helburuarekin.
“Zientzia eta Berrikuntza: etorkizuneko hiria” kongresuak izango da edizio honen abiapuntua, eta Viralgen, Vicomtech, CICnanogune, Cotec, Retina, Donostia International Physics Center, Ikerbasque eta CIC Biomagune enpresa eta erakundeetako ordezkariek parte hartuko dute, besteak beste. Kongresuaren helburua gure hirian zientziaren alde egiten den apustuaren gakoei eta horiek etorkizunean izango duten bilakaerari balioa ematea eta horiei buruz hausnartzea da, mugarri eta proiektu garrantzitsuak ezagutuz, etorkizunera begirako ikerketa-ildoak, horrek dakarren inpaktu ekonomikoa eta pertsonaren zereginari eta eragin sozialari dagokionez agertzen dituen dilemak ere..
Ekonomia Bultzatzeko zinegotzia den Marisol Garmendiak adierazi duenez, “duela hamarkada batetik hona Donostia erreferentziazko hiria da zientzia eta berrikuntzan, duela hogei urte baino gehiago diseinatutako estrategia bati esker. Estrategia horrek aurreikusten zuen I+G+b-ko inbertsioa handitzeak herritarren ongizatearen alde lan egingo zuen talentua biltzeko gai izango zen ekosistema bat sortuko zuela. Dagoeneko hiriko teknologia- eta enpresa-parkeetan 5.000 langile baino gehiago biltzen dituen sektore horren aldeko apustua irmoa da, eta lehen lerroan jarraitzen dugu azkenaldian gertatzen ari diren eta hiri gisa harrotzen gaituzten albiste onekin. Lortutako guztia errepasatu nahi dugu, lan hori aitortu eta etorkizunerako aurkezten zaizkigun erronkak hiriarekin partekatu”.
Donostiako azken 25 urteetan zientziak izan duen bilakaerari buruzko erakusketa bat irekiko da urriaren 22tik 27ra Alderdi Ederren, lau gairen inguruan: azken 25 urteetako pertsona, azpiegitura, mugarri eta pertsona garrantzitsuak.
Erakusketa honek Donostiak zientziaren eta berrikuntzaren arloan dituen erronkak ulertzeko eta, nazioarteko ospea duten ikertzaileek gidatuta, gure hiriaren etorkizuna zientziaren mugetatik nolakoa izango den ikusteko balioko du.
Aurten, Donostia WeekINNek herritarrekiko topaguneak areagotu eta indartzen ditu, ezagutza deskubritzeko, esperimentatzeko, ikasteko eta partekatzeko gune bihurtzeko helburuari leial, betiere herritarrak protagonista nagusi direla.
Iñigo Olaizola, Donostiako Sustapeneko Zuzendari Nagusiaren iritziz, “Berrikuntzaren Astearekin Zientzia eta Berrikuntzako hiri-marka hori indartu nahi dugu, eragile guztiak ikusarazi eta sentsibilizatu. Berrikuntzarako osagai garrantzitsuenetako bat lankidetza dela erakutsi nahi dugu, eta zentzu horretan, Donostiako Sustapenak katalizatzaile izan nahi du hiriko berrikuntzaren ekosistema osatzen duten eragile guztientzat”.
Berrikuntzaren Astearen programak aukera ugari biltzen ditu: adin guztientzako dibulgazio-hitzaldiak Alderdi Ederreko karpan, zientzia eta teknologiako zinema jardunaldiak Deustuko Unibertsitatearekin eta Tabakalerarekin lankidetzan, emakumeak gizadiaren aurrerapen zientifiko handietan duen ikusgarritasuna lantzeko, edo STEAM bokazioak areagotzeko ekitaldiak, hala nola “Emakumeak Zientzialariak: atzo eta gaur”, Emakumeak Zientzian elkartearekin lankidetzan, non gure hirian ikerketa zientifikoak egiten ari diren emakumeek beren esperientziak partekatuko dituzten. Aurten, gainera, ikertzaile historikoak omentzeko aukera aprobetxatuko da.
Berrikuntzaren Asteak talentu gaztearen alde egindako apustuak programazioaren zati handi batean isla du, zentro teknologikoek eskainitako inspirazio-hitzaldiekin, berrikuntza-dinamikekin eta hirien diseinuarekin, gazteek etorkizuneko zein Donostia duten buruan ulertzeko.
Gainera, hamabost bat enpresa eta eragilek parte hartuko dute Donostia Innovation Tek-en, Donostiako Kursaalean egingo den topaketa aitzindarian, gazteek eragile horiek lanean ari diren aurrerapenekin esperimentatzeko aukera izan dezaten. Era berean, hiriko zentro teknologiko garrantzitsuenetako batzuetara bisita gidatuak antolatuko dira.
Donostia WeekINNek, VII. DSS Inn Enpresa Berritzaile Sariekin bukatuko da. Sari horien bidez, negozio berritzaileak garatzeko apustu garbia eginez, beren sektorean ez ezik, hiriarentzat ere erreferente bihurtu diren enpresak aintzatesten dira.
IX. EDIZIOKO KARTELA
Silvia Sánchezen "Create a Better World" margolanak (Silvia & The Spyglass) Donostia WeekINNaren IX. ediziorako irudi gisa balio du. Bertan, astronauta-kaskoa duen emakume bat ikusten da, mundu desberdinetara bidaiatzeko prest, leku berrietara, pertsona gisa eboluzionatzeko eta garatzeko.
Sanchezen beraren ustez,”koadroak irudikatzen du zer den berritzea: gauza berriak eta desberdinak egitea, sortzaileak, pertsona eta gizarte gisa eboluzionarazten gaituztenak. «Create a Better World» bat dator Berrikuntzaren Astearekin, gauza onak sorrarazten dituzten buru zoragarriak sustatzen dituelako”.
Berrikuntzaren Astean, Tabakaleran kokatutako den "Bilakaera Inperfekziotik”, errealitate birtualaren bidez sorkuntzaren hurbilketa denaren erakusketaz ere gozatu ahal izango da. Erakusketak igandean, hilak 23, irekiko ditu ateak, eta Donostiako Sustapena, Kutxa Kultur eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean aritu da erakusketaren antolaketan.
LANKIDETZAREN ALDEKO APUSTU IRMOA
Berrikuntzaren Astearen IX. edizioa posible izango da erakunde hauen lankidetzari esker: BCBL, Biodonostia, CEIT, CFM, CIC biomaGUNE, CIC nanoGUNE, Cidetec,
Cita Alzeimer, Columbia University, COTEC, CSIC, Deusto Forotech, DIPC, Domotek, Emakumeak Zientzian, Euskalhack, Eyefoil, Globalmedical, Hitz, Indicate solutions, Irisbond, Lainomedical, Linqcase, Matia Instituto, Naru, Nómada, Nuavis, Orai, Ore Sports, Oroi, Polymat, Powerlabs, Silvia & the Spyglass, Skootik, Tecnalia, Tecnun, UPV/EHU eta Vicomtech. Erakunde horietako ordezkaritza zabala izan da gaur goizeko aurkezpenean.
Gainera, ikastetxe hauetako ikasleek parte hartuko dute: Aldapeta María Ikastetxea, Altza Institutoa, Amara Berri, Axular Lizeao, Bide Berri, Cebanc, Ceinpro, Easo Politeknikoa, Ekintza, Nazaret, St. Patrick’s, UPV eta Zubiri Manteo.
Programazio osoa eta Donostiako Berrikuntzaren Astearen IX. edizioko jardueretan izena emateko aukera eskuragarri dago www.fomentosansebastian.eus webgunean.