ERAKUSKETA | Artearen murgiltze-esperientzia errealitate birtualean
Igandea, 23 | 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara
Herritarrei zuzendua
Tabakalerako Kutxa Kultur espazioan
Ez da behar
Silvia Sánchezen zazpi sorkuntza modu murgilgarrian gozatu ahal izango dira, errealitate birtualeko teknikei esker, 360º-tan. Artea eta teknologia disruptiboak nahasten dira bisitariari Silviaren figuren unibertso femeninoaren esperientzia murgiltzailea eskaintzeko.
Evolución desde la inperfperfección (Eboluzioa inperfekziotik abiatuta) erakusketa urriaren 23tik aurrera egongo da zabalik Tabakaleran, Kutxa Kultur gunean.
Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak eta Donostia Sustapenak babestu eta sustatu dute. Halaber, Kutxa Kulturren laguntza izan du.
SILVIA & THE SPYGLASSEN INGURUAN
Duela 15 urte baino gehiago, Silviak zuzenbidearen mundua utzi eta artista profesionala izatea erabaki zuen. Espainian, Portugalen, Suitzan, Mexikon eta Arabiar Emirerrietan bizi da, eta leku horietan guztietan erakusten du bere obra. Bidean aurkitu zituen kultura eta pertsona horien guztien ikusle anonimoaren rola hartzea erabaki zuen; besteen emozioak eta bereak ezagutzea eta emozio unibertsaletan bateratzea, gida gisa balio dion kontsigna bat aplikatuz: behatzea, ezagutzea eta ez ezagutzea, epaitu gabe.