Bootcamp Zientzialaria (SS Ekinn Summit)
Eguna, azaroak 29 | 14:30etatik 18:00etara
Ikerketa zentruetan ekintzailetzara gerturatu nahi diren ikerlariei
Kursaal
Izen ematea
Komunitate zientifikoan lantzen diren ikerketa-proiektuek potentzial handia izan dezakete enpresa-ekimen berriak sortzeko. Laborategitik enpresara pasatzeko aukera horiek aurkitzea ez da beti erraza eta, batez ere, eremu ezezaguna da.
Saioan ikusiko dugu nolakoa izan daitekeen ikerketa-proiektutik enpresarako trantsizioa. Profil zientifikoko klixea haustea eta ezkutuko gaitasunak/jarrerak bultzatzea, ikertzaileentzako negozio-ereduak sortzeari buruzko prestakuntzarekin batera.
Agenda
| 14:30-14:45 | Ongietorria eta sarrera. Donostiko Sustapena |
| 14:45-15:45 |
Zientzialariaren klixea haustea eta jarrerak bultzatzea/ ezkutuko gaitasunak. Sergio González, CEO Innobide (www.innobide.com) |
| 15:45-16:15 | Ekintzaile zientifiko baten esperientzia eta testigantza |
| 16:15-16:30 | Atsedena |
| 16:30-17:45 | Workshop: Ikertzaileentzako negozio-ereduak sortzea. Sergio González, CEO Innobide (www.innobide.com) • 4 koadranteen azalpena, Canvas Business Model eta Lean Canvas • Negozio-eredu bat garatzeko kasu praktikoa. • Elevator Pitch |
| 17:45-18:00 | Agurra eta itxiera |
* Emanaldia 'San Sebastian EKINN. Entrepreneurship Summit ', Europar Batasunaren Next Generation EU programaren esparruan Ekosistema Ekintzaile Berritzailea Bultzatzeko (PIEEI) deialdiaren bidez finantzatua – Espainiako Gobernuaren Berreskurapen eta Erresilientzia Planaren barruan, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioa buru dela, EOI Industria Antolakuntzako Eskolaren bitartez.
