EKINN Talent
Asteazkena 30 | 09:30 - 13:30
Hiriko gazteei lan merkatua gerturatzeko ekitaldia izango da. Donostiako ekosistemak eskaintzen dituen lan aukerak ezagutuko dituzte parte hartzaileek, eta enpresek bilatzen dutena bertatik bertara ezagutuko dute.
Horretaz gain, lan bilaketari begira, gazteen gaitasunak hobetzeko tailerrak izango ditugu: Nola egin lan-elkarrizketa bat, nola prestatu zure CVa, etab. eta hori guztia adimen artifizialaren laguntza erabiliz.
Oso jarduera interesgarria laster erronka berri bati aurre egin behar dioten gazteentzat, hau da, beren lehen enplegua bilatu nahi dutenentzat edo enplegu aukera berriak bilatu nahi dituztenentzat.
Jardunaldiko egitaraua ondorengoa da:
09:30-10:00 | Irekiera instituzionala
- Donostiako enpresa-ekosistema: garapen profesionalerako aukerak Donostiako enpresa eta erakundeetan.
10:00-13:30 | 45 minutuko tailerrak ondorengoa landuz:
- Adimen Artifizialaren laguntzaz prestatu zure lan elkarrizketa.
- Nola prestatu Cv eta Linkedin eta nola atera probetxua Adimen Artifizialari.
- Ekitea ere zure ibilbideko aukera bat da.