San Sebastian Science Society

Astehelena 28 | 18:30 - 20:30

NORENTZAT
Adin guztiak
HELBIDEA
Kursaal, Foyer gunea
IZENA EMAN
Irekia, izen-ematearekin

Bikaintasuna ez ezik, gizartean duen eragina ere ezaugarri duen zientzia-eredua du bereizgarri Donostiak. Sentsibilitate horri esker, sistema zientifiko inklusibo eta berdintasunezkoa gara daiteke, sortutako ezagutza zabaldu eta sozializatzearekin konprometitua, eta aurrerapen zientifikoak gizartearen onurarako erabiltzeko asmo sendoarekin.

Donostia zientzia-hiri eta berrikuntza-plataforma gisa sustatzeko gure estrategian, zientziari eta berrikuntzari lotutako ekimenen kopurua handitzeko beharra identifikatu genuen, eragileen arteko lankidetza- eta konexio-espazioak sortuz.

Helburu bikoitza du San Sebastian Science Society ekitaldiak. Alde batetik, hiriak zientziarekin eta inpaktu soziala duen berrikuntzarekin duen konpromisoa gerturatzeko eta nabarmentzeko helburua du, hainbat diziplinatatik hiriaren garapen zientifiko-teknologikoan laguntzen duten eragile eta profesionalei ikusgarritasuna emanez. Eta, bestetik, tokiko I+G+Bko eragileekin eta bertaratutako herritarrekin dinamika parte-hartzaile bat sortzea du helburu, gizartean eragina duen zientziatzat zer ulertzen dugun elkarrekin eztabaidatzeko, alderatzeko eta definitzeko.

Ekitaldi honen helburua ez da bakarrik heztea, baizik eta inspiratzea, herritarrak zientziarekin eta berrikuntzarekin lotzea, eta eragin soziala duen zientziari buruzko eztabaida aberastea.


18:20 | Ongietorria

18:30 - 18:40 | Irekiera. Ane Oyarbide. Ekonomia eta Tokiko Enpleguko zinegotzia.

18.40-19.00 | Robot mediko ñimiñoak in vivo erreproduzitzen laguntzen dute Mariana Medina Sánchez CIC NanoGUNEko ikertzaile nagusia

19:00-19:20 | (Bertan behera) Minbizia eta adimen artifiziala. Etorkizunak zer ekarriko digun. Nacho Arganda Donostia International Physics Center-eko (DIPC) ikertzaile elkartua

19:20-20:20 | Mahai-ingurua eta herritarren parte-hartze dinamika. Eragin soziala duen zientzia, nola definitzen dugu? Dinamizatzailea: 

Herritarren partaidetzarako mahai-ingurua eta dinamika.

  • Iñigo Olaizola, Donostiako Sustapeneko zuzendari gerentea.
  • Javier Aizpurua, BasQ, Basque Quantum-eko zuzendari zientifikoa.
  • Matxus Perugorria, Biogipuzkoako Gibeleko Immuno-onkologia taldeko arduraduna.
  • Oihane Sanz, Emakumeak Koordinatzeko Taldea Zientzian eta UPV-EHUko irakaslea eta ikertzailea.

20:20-20:30 | Ondorioak eta amaiera.

Dinamizatzailea: Elhuyar


HIZLARIAK

NACHO ARGANDA CARRERAS Ikerbasqueko Ikertzaile Elkartua da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), DIPC eta Biofisika Institutuarekin elkartua, irudi biomedikoen analisian eta mikroskopiari aplikatutako adimen artifizialeko metodoen garapenean espezializatua. Inpaktu handiko aldizkarietan 50 argitalpen baino gehiago ditu, eta ikusmen artifizialeko eta ikaskuntza sakoneko tekniketan oinarritzen da haren ikerketa. Stanfordeko Unibertsitateak World Scientists: World 's Top 2% Scientists sailkapenean onartu du azken hiru urteetan.


MARIANA MEDINA-SANCHEZ Ikerbasque ikertzailea da nanoGUNE IKZn, eta 2024ko urtarriletik "Nanobiosistemas" izeneko ikerketa-taldearen buru da. Ikerketarekin, irauli egin nahi ditu osasun-arreta ginekologikoa eta lagundutako ugalketa, in vivo enbrioiak garraiatzen eta ezartzen laguntzeko diseinatutako mikroorobot biobateragarriak eta biodegradagarriak garatuz. Mikroerreminta berritzaile horiek sentsore eta/edo eragingailu gisa funtziona dezakete, ahalmen diagnostiko ez-inbaditzaileak eskainiz eta zelulak edo terapiak gaika emateko aukera emanez. Haren planteamenduak emakumeen osasunaren berreskurapenean eragin zuzena izango duela agintzen du, ugaltze-teknika tradizionalei alternatiba berritzaile bat emanez.


JAVIER AIZPURUA, Basque Quamtum-eko egungo zuzendari zientifikoaz gain, Ikerbasque Ikerketa irakaslea da. Bere ibilbidearen zati bat Donostia International Physics Centerren (DIPC) egin du. Javier Aizpuruak Ikerkuntzako Euskadi Saria jaso zuen joan den ekainean, eta "Nanofotonikaren Teoria Taldeko" ikertzaile nagusia da. Orain arte Donostiako Materialen Fisikako CSIC-UPV/EHU Zentro Mistoan garatu du jarduera hori, non teorikoki aztertzen zuen argiaren eta materiaren arteko elkarreragina nanoeskalan, eta jarduera hori DIPCtik ere uztartzen jarraituko du. 

Aizpuruak hainbat ikerketa-zentrotan egin zuen lan, besteak beste, Euskal Herriko Unibertsitatean, Suediako Chalmerseko Unibertsitate Teknologikoan eta Estatu Batuetako Estandar eta Teknologia Institutu Nazionalean. 200 lan baino gehiago argitaratu ditu nanoplasmonikaren gaiari buruz, bereziki mikroskopia eta espektroskopia hobetuaren arloan nanoantenekin, eta efektu kuantikoak plasmonikan. Aizpurua irakaslea behin baino gehiagotan aintzatetsi dute Clarivate enpresako Informazio Zientifikoko Institutuak (ISI) urtero emititzen duen munduko zientzialari aipatuenen zerrendan.


MATXUS PERUGORRIA, Matxus Perugorria doktorea, Biogipuzkoako Gibeleko Immuno-onkologia taldeko arduraduna, UPV/EHUko Ramón y Cajal eta CIBERehd ere ikertzaileak dira. Biodonostia IISeko Gaixotasun Hepatikoen Taldeko kidea da, eta bertan garatzen du bere ikerketa-lana.
Aurtengo ekainean, EASLko Lider Berrien Saria jaso du, urtero bekadun gazteei (40 urtetik beherakoei) eskainitako saria.

Perugorria doktorearen kasuan, kalte hepatiko kronikoaren progresioan eta gibeleko tumore primarioen garapenean parte hartzen duten mekanismo molekularretan egindako ikerketengatik nabarmentzen da.

Ez da Perugorría doktoreak bere lanagatik jasotzen duen lehen errekonozimendua. Aurretik, United European Gastroenterology (UEG) National Societies erakundearen saria, 2019ko Rising Star sariak eta Ikerbasquek eman zion saria, 2020an gibeleko onkologiaren arloan ikertzaile gazte gisa egindako ekarpenagatik.


OIHANE SANZOihane Sanz Iturralde Emakumeak Zientzian taldearen koordinazio-taldeko kidea da. Ekimen horrek lehen urratsak eman zituen 2017an, eta urtez urte hazten eta indartzen joan da. Nazio Batuen Batzar Nagusiak, 2016an, otsailaren 11 Zientziako Emakume eta Neskatoen Nazioarteko Eguna izendatzea erabaki zuen, emakumeek eta neskek zientzian erabateko eta bidezko parte-hartzea izan dezaten.


Oihane Sanz kimikan doktorea da eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) energia- eta ingurumen-aplikazioetarako egituratutako sistema katalitikoetan esperientzia du. Katalisi heterogeneoari buruzko ikerketa-arloa sistema katalitiko egituratuetan oinarritzen da.

Izena eman