• ALBISTEAK

    ALBISTEAK

    dss_weekinn_

Historiako emakume zientzialari handiei omenaldia eginez Donostiako Berrikuntzaren astea erdialdera iritsi da. Izan ere, Emakumeak Zientzian elkartearekin elkarlanean, Donostiako hainbat zentrotan lan egiten duten sei emakume zientzialari igoko dira gaur arratsaldeko seietan Aquariumeko oholtzara, gaur egun egiten dituzten ikerketei buruz hitz egiteko eta aipatutako omenaldia egiteko, haien bizitza eta ekarpen zientifiko liluragarrien kontakizunaren bidez.

Ez da arratsaldeko jarduera bakarra izango; izan ere, WeekInneko gainerako arratsaldeetan bezala, Alderdi Ederreko karpan beste bi dibulgazio-saio interesgarri egingo dira. 18: 30ean, TECNUNen eskutik, kirolaren, medikuntzaren, ikerketaren edo diseinu industrialaren arloan 3D fabrikazio-teknologiak dituen aplikazioak ezagutuko ditugu, erabiltzen diren materialaz eta tresneriaz ere hitzegingo da.

Eta 19.00etan, EUSKALHACKekin hacker kulturaren eta teknologien bilakaera ikusiko dugu filmetan, telesailetan eta liburuetan oinarrituta. Zibersegurtasunaz modu erraz eta dibertigarrian ikasteko aukera ona, publiko guztientzat.

Goizean, zentro teknologikoen bisitak izango ditugu berriro ikastetxeetara, ikasleak teknologia disruptiboekin harremana izateko; CEITek, berriz, ateak irekiko ditu fabrikazio gehigarriaz hitz egiteko.

Jakina, egunero bezala, “Donostia zientifikoa eta berritzailea: atzera begirakoa eta etorkizuna” Alderdi Ederren kokatutako erakusketa eta Tabakaleraren “errealitate birtualean murgildutako artearen esperientzia” ikusgai egongo dira egun osoan zehar.